- Hik/Hasi aldizkarian, etorkinen eskolaratzearekin erlazionaturiko artikulu interesgarri hau topatu dut eta publikatzea erabaki dut:
Hernaniko monjen ikastetxera etortzen diren etorkin guztiak ez dira irailean hasten; ikasturtean zehar ere hasten dira, etorri ahala. Badakite une horretan nola egin harrera. Hasteko, etorri berriari proba bat egiten zaio maila akademikoa ikusteko, eta horrela, zein taldetan sartuko den eta ikasle horrekin nola lan egingo duten erabakitzen dute. Itzultzailea behar badu, eskatu egiten dute. Ez badu behar, gelara bidaltzen dute eta Integrazio gelako irakaslea arduratzen da. Egun berean gurasoekin solasaldi bat egiten dute dokumentuak eta abar egiteko.
Ikastetxe honetan eramaten duten hezkuntza metodoa inmigranteentzat oso interesgarria iruditzen zait. Etorkinek ez dutelako denborarik galtzen eta gainera ondo ikasten dutelako. Oso interesgarria da %30 etorkinak izatea, horrela, beste umeek, etorkinak askoz gehiago errespetatuko dituzte eta haiekin kultur trukea eta interkulturalitatea egongo da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario