Europa, eta zer esanik ez, Euskal Herria, historikoki inmigranteena baino emigranteen lurrak dira. Ohikoa da Argentina, Uruguay, Mexiko nahiz AEB bezalako estatuetan abizen euskaldunak aurkitzea, zurien kolonializazioa munduko hiri guztietara heldu delarik, baita lekurik ezkutuenetara ere. Migrazio hau arrazoi politikoek bultzatua izan dela ere aipatu beharra dago.
Hau da, Europak (mundu erdia kolonizatu eta gaur egunean herri pobreak esplotatzen dituena) jada ezaguna den “Directiva de la Vergüenza” bezalako neurriak hartzeko lotsagabekeriarekin jokatzeko ausardia du, orokorrean hego eta ekialdeko herrietatik datozen inmigrante askok dagoeneko pairatzen duten bazterketa areagotuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario