Nik Izaro Andres nahiz eta hau nire bloga da. Inmigrazioa hobeto ezagutzea eta kulturak nahastea izan da nire helburua ,espero dut zuen gustokoa izatea eta guztiok zerbait ikasi ahal izatea.



Datos personales

martes, 16 de noviembre de 2010

Gizarte hezitzailea, informazioaren gizartean

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, gaur egungo gizartearen sektore bat da. Zoritzarrez, hauek erabiltzeko aukerak ez dira mundu osoan zehar ematen. Lehen mailako gizartea, hau erabiltzen duena da baina ez bakarra. Lehenengo mailako gizartearen %100 erabiltzen ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, zifra hau oso baikorra da baina bakarrik gizarte horretan begiratuz. Mundua ez da bakarrik lehengo mailako gizarteaz osatzen, zoritzarrez, jende pobrea dago.

Txiroek ezin dute teknologia hauetaz gozatu ez dituztelako errekurtsorik. Gizarte modeloa aldatu egin da eta hau ulertu behar dugu, gaur egun, beharrezkoa da teknologi berri hauek erabiltzen jakitea baztertuta geratu ez gaitezen. Arazoa,  errekurtso gabeko pertsonek ezin dituztela teknologia hauek erabili da eta guk gizarte hezitzaile bezala pertsona hauek baztertuta geratu ez daitezen , lagundu behar ditugu, teknologia hauek erabiltzen irakatsi behar ditugu.

Teorikoki gure gizartean teknologia hauek integratuta daude gure ohiko bizitzan parte hartzen dute, baina orduan zergatik ez daude gure herriko plazan? Jende guztiak, ez dauka hauek erabiltzeko aukerarik. Orduan teorikoki guztiok erabiltzen ditugu errentablea delako eta integratuta dagoelako gure gizartean baina praktikoki mundu guztiak ez dauka hauek erabiltzeko aukerarik beraz eskoletan, hauek erabiltzeko aukerak eman behar dituzte eta irakatsi baina baita ere gizarte hezitzaileon lana da oinarrizko formakuntza ez dituzten pertsonak baztertuta ez geratzeko. Hau da gure gaur egungo erronka.

Hau, bekaldean agertzen den URL helbidean dagoen dokumentoaren hausnarketa da.
https://docs.google.com/viewer?a=v&pid=explorer&chrome=true&srcid=0B9mUO9mjrluQMjBiZjA3NGItNDJjMS00ZDhjLTk0YTMtZmFiYzUwOTlhNDgy&hl=es

No hay comentarios:

Publicar un comentario