Nik Izaro Andres nahiz eta hau nire bloga da. Inmigrazioa hobeto ezagutzea eta kulturak nahastea izan da nire helburua ,espero dut zuen gustokoa izatea eta guztiok zerbait ikasi ahal izatea.



Datos personales

viernes, 7 de enero de 2011

San Franciskoko eta Lekeitioko inmigrazioa


San Francisko auzoa:                                                                                         Lekeitio:











Azken urteetan, batez ere 80.hamarkadatik aurrera, Euskal Herrian, Europako hainbat tokitan bezala, immigrazioak izugarrizko gorakada izan du. Euskal Herriko historia hurbilean beste immigrazio olatu izan badira ere, egungoak berezitasun argia dauka, aurrekoetan etorkinak estatu espainiarretik etorri ziren, gaur egungo immigrazioa, aldiz, Estatuaren mugetatik harantz hasten da, globalizazio ekonomikoak emigrante ekoizle legez erabakitako herrietatik datoz immigranteak. Guzti horrek hainbat aldagairi eragiten dio, hala nola, migrazio prozesuari, migratzaileen bizipenei, harrera gizarteari buruzko iritziari eta, nola ez, bertako jatorrizko hizkuntzarekin duten harremanari. Egoera berri hori aztertzeko bidean, Euskal Herriko testuinguru guztiz desberdin bi izan ditut adibide bezala. Alde batetik, Bilboko San Frantzisko auzoa eta, bestaldetik, Lekeitio herria. Aurrez aurre jarri ditugu, kostaldeko herri euskalduna (%86 euskalduna eta etorkinak %2) eta Bilboko San Frantzisko auzoa (populazioaren %20 da etorkina, Bilboko kontzentraziorik handiena). Ezaugarri horietaz gain, kontuan izan behar dugu Lekeition hizkuntza bik daukatela nagusitasun nabarmena eta San Frantzisko auzoan, ordea, 100dik gora hizkuntza elkartzen direla, horietako zenbaitek hiztun kopuru handia dutelarik.

Beheko etiketan ikusi dezakezue San Francisco auzoan gertatutako albizte bat.

martes, 4 de enero de 2011

inora eramaten duen bidaia

Inmigrazioari buruzko kanpañak

Nafarroan egindako inmigrazioaren aldeko spot-a:



Ekuadorreko errefugiatu gehienak kolonbiarrak dira:

inmigrazioa Euskal Herrian

Euskal Herrian azkenengo urteotan jasotako inmigrazioaren datuak dira beheko taulan agertzen diren zenbakiak; hamar hauek ,inmigrazioaren aldetik ehunekorik altuenak dituzten lurraldeak dira:




HERRIALDEA
INMIGRANTEAK 2001. URTEANINMIGRANTEAK 2010. URTEAN
Maroko5.07823.958
Errumania78221.875
Kolonbia4.83017.150
Ekuador5.77116.768
Bolivia10215.278
Portugal5.82315.257
Argelia2.0577.798
Brasil3517.663
Bulgaria-7.556
Peru7035.518

lunes, 3 de enero de 2011

Kultura aniztasuna

Kultura aniztasunean sinesten dut; kultura desberdintasunek aberastu egiten dute, nire ustez. Dena den, kultura eta ohiturak gauza diferenteak dira, hau da, inmigranteak ohituretara moldatu behar dira. Inork ez du nahi harrera egiten dion gizartean joeraren kontra joan, baina ezin dugu ahaztu ohitura oso diferenteetako herrialdeetatik datozen lagunentzat oso gogorra dela. Bestalde, badira hainbat pertsona, hala hemengoak nola immigranteak, elkarbizitza egokirako arauak errespetatzen ez dituztenak. Immigrante batek legea urratzen duenean, garrantzitsuena arau-haustea gertatu dela bada ere, immigrantearen sorterria aipatzen dute komunikabideek halabeharrezko argibidea bailitzan.
Gizarteratze prozesurako, beharrezkoa da zuzenketaren barruko eta gizartearen eskemen barruko erlazioa. Inmigranteek, gizarteak harrera ona egiten badie, portaera ezin hobea dute, eta elkarbizitzak hobera egiten du, inmigranteek gizarteratzeko ahaleginak egiten dituztelako, harremanatzen eta hizkuntza, lan-ohiturak eta gizarte-ohiturak ikasten.
2000. urtean, Harresiak Apurtuz-ek protokolo bat sinatu zuen 39 komunikabiderekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, eta hamar puntutan oinarrituriko jardute onen eskuliburu bat banatu zuen. Gau horretan bertan, telebista batek artxiboko irudi deigarriak erabili zituen berria zabaltzeko: erregularizazio aldi baten erdian, hainbat lagunek lurrean lo egiten zuten paperak lortzeko ilaran itxaroten zuten bitartean. Aipatu telebistak, ordea, ez zuen esan eskuliburua aurkeztua izan zela. Komunikabideetan lan egiten duten lagunen artean era guztietako sentsibilitateak izan ohi dira eta, batzuetan, errealitateari hobekien doitzen direnak ez datoz bat euren enpresekin; izan ere azken horiei gehien saltzen den albistea baino ez zaie interesatzen. Harresiak Apurtuz-ek indarrean jarraitzen duen aipatu eskuliburua editatu du berriro.

Kultur aniztasunaren bideo bat:

Inmigrante baten heriotza Bilboko itsasadarrean

Orain duela hilabete batzuk aldizkarietan, telebistan, irratietan eta hainbat komunikabideetan agertu zen nola inmigrante bat hilda aurkitu zuten olabeaga inguruan. Komunikabideetan agertu zena izan zen, inmigrante batek bilboko "Gran vian" lapurketa bat egin zuela eta ertzainak jarraitu zuela orduan honek ihes egiteko bilboko itsadarrera bota zela.
Ondorioz jendea pentsatzen duena da inmigrante honek lapurreta egin zuen pertsona izan zela, baina ez sen horrela izan. Badirudi itsadarrera bota zena, ihes egiten zuela detenitua ez izateko baina ilegala zelako eta ez lapurketaren erruduna zelako.
Azken finean, inmigranteek beldurrarekin bizi dira haien egoera ilegalagatik baina zenbat denbora egon beharko gara horrela? Edo txarragoa dena, zenbat inmigranteen heriotzak jasan beharko ditugu egoera honengatik?
 Hemen ikusi dezakezue albiztea:
https://docs.google.com/leaf?id=0B9mUO9mjrluQNTM1NDQ2NzAtOWU1Ni00ZWQ4LThjMjctMWY3N2Q5N2MxMDg3&sort=name&layout=list&num=50