Nik Izaro Andres nahiz eta hau nire bloga da. Inmigrazioa hobeto ezagutzea eta kulturak nahastea izan da nire helburua ,espero dut zuen gustokoa izatea eta guztiok zerbait ikasi ahal izatea.



Datos personales

miércoles, 12 de enero de 2011

Iñaki

Duela 15 urtetik gora , lehen beltzaranak Euskal Herrian agertu zirenean, guztiei iñaki izenaz ezagutzen zituzten. Gaur egun pizka bat galdu egin da iñaki deitzearen tradizioa baina ondino dago "iñakis" deitzen duten pertsonak. Hauek izan ziren Euskal Herrian agertu ziren lehen inmigranteak (afrikarrak). Santurtzin, Ondarrun, Bermeo, elantxoben... dauden beltzaranak gaur egun arrantzara dedikatzen dira, antzinean bezala eta beraien jatorrizko herrietan bezala. Askok, euskaldun askok baino hobeto dakite euskaraz hitz egiten.

Istorio hau oso ondo isladatzen da zarama taldeko abesti honetan:

lunes, 10 de enero de 2011

Euskal herritartasun eta naziotasun eskubideak eta immigrazioa

Euskal Herrian, oinarrizko herritartasun eta naziotasun eskubideak edukitzeari dagokionez, hiru eratako pertsonak edo taldeak daude. Alde batetik, batzuek ziurtatuta dituzte beren oinarrizko herritartasun eta naziotasun eskubide gehienak –espainiar eta frantses estatuetakoak, Europako Batasuneko gainerako estatuetakoak eta bi naziotasun horietako bat onartzen duten eta gorde nahi duten euskaldunak—. Bigarrenik, beren oinarrizko herritartasun eskubide batzuk ziurtatuta dituztenak, baina ez dutenak beren naziotasun politikoa edukitzeko eskubide osorik —euskaldunak, eta Espainiatik etorriak edota Europako Batasuneko gainerako estatuetatik eta hori nahi dutenak—. Eta azkenik, herritartasun eskubiderik ez duten taldeak daude, alegia, bakarrik jaioterriko naziotasun eskubideak dituzte ziurtatuta —etorkin gehienak—.
Naziotasun politiko komuna abian jartzea bateragarria da sentimendu kultural, etniko edo erlijioso jakin bat edukitzearekin, eta baita jatorrizko edo helduerako naziotasun politikoa mantentzearekin, eta hori argi eta garbi ikusi behar da, eta gainera, hala izango dela bermatu behar da. Eta horrek berdin-berdin balio lezake gure herrialdera iristen diren etorkinentzat, zein beste herrialde batzuetan bizileku hartu duten gure herrialdeko herritarrentzat.
Etorkin taldeei ulertarazi behar diegu denok dugula, salbuespenik gabe, gure naziotasun politikoa edukitzeko eskubidea, eta halaber, guztiok dugula eskubidea gure identitate sentimendua, gure kultura eta gure hizkuntza bermatuko direla ziurtatzeko. Eta hori ulertaraztea da gure erronka. Euskal naziotasuna onartu eta euskal herritarren eskubideak edukiz gero, ez dituzte nahitaez beren kultura, hizkuntza eta erlijio ezaugarriak baztertu behar. Eta hori denak lotuko dituen hizkuntza eta kultura errespetatuta eta aitortuta; alegia, euskara eta euskal kultura.
Baina nola bermatuko diegu etorkin komunitate guztiei beren kultura, hizkuntza eta erlijioa aitortuko direla? Horixe da erronka nagusia. Azken batean, nola proposatuko dugu aniztasunaren errespetua eta bermea gure eskaeren ikur gisa? Bere egin behar dute Euskal Herrian zabaldu den euskal kultura eta hizkuntza berreskuratzeko eta normalizatzeko prozesua eta nazio eta gizarte eraikuntzarako prozesua.



HEMEN BRIÑASEKO KANPAMENTU BATEN BIDEOA USTEN DIZUET:(HERRITARTASUNA ETA SOLIDARITATEA)

Inmigrazio terminoa

Inmigrazio terminoa erabiltzen dugu, beste lurralde batetik biztanleria etorri dela adierazteko. Horregatik kanpotik datorren pertsonari inmigrantea edo etorkina esaten diogu.
  Askotariko arrazoiek bueltzatzen dute jendea bere bizilekua utzi eta beste leku batera joatera.
Horietako arrazoi batzuk hurrengoak dira:
  1-ekonomia-arrazoiak (normalean etorkinak herrialde azpigaratuetatik etortzen dira)
2-politika-arrazoiengatik
3-natura-hondamendiengatik

Gobernuak etorkin-kuotak eta inmigrazio-legeak esartzen dituzte,lege hauen bidez zehazten dute nor geratu ahal den legez herrialdean eta zer baldintzak bete behar ditu herritartasuna lortzeko.
Lege hori betetzea lortzen ez dutenen bizitza oso txarra eta gogorra da, ezin dute lan kontraturik izan, eta legez kampo lan egiten dute.




Abesti hau "chambao" abeslariaren canta da eta inmigranteei buruz hitz egiten du. Batzuk heltzen dira hona baina beste batzuk bidai erdian geratzen dira eta haien ametsak apurtu egiten dira. Nire ustez abesti honek errealitatea oso ondo isladatzen du eta kontzientzia hartzea askorentzat, ekar dezake.

domingo, 9 de enero de 2011

KULTURARTEKOTASUNA

Gaur egun gure ingurua gero eta kultur anitzagoa da. Etorkinak arrazoi ezberdinengatik datoz Euskal Herrira; behar ekonomikoak eta sozialak, gatazka armatuak, indarkeria.
Beraz, esan dezakegu egungo jendartearen ezaugarri nagusienetako bat heterogeneotasun sozial, kultural eta linguistikoa dela.
kulturartekotasuna eta honen garrantzia aintzat hartuz, zuen pentsaerak, ezagupenak, jarrerak... lantzen dira eremu honetan.Beraz, aniztasun egoeren aurrean izan dezakegun ikuspegi bat da, berdintasunean oinarritua eta aniztasunean aberasgarri bezala ulertzen dena.

Kulturarteko hezkuntzaren helburu nagusia gure haur eta gazteek konpetentzia kultural heldua izatea da, hau da gaitasun eta jokabide egokiak garatzea gizarte kulturanitz eta multilingue batetan egoki molda daitezen. Horretarako, gure haur eta gazteei gaitasun batzuk irakatsi behar dizkiegu beren eguneroko bizitzan pertsona ezberdinekin bizitzeko zailtasunik izan ez dezaten: gatazkak bideratzeko estrategiak, gainerako kulturen eta norberarenaren gainean balorazio eta kritikak egiteko gaitasuna, talde minoritarioen eskubideen aldeko jarrerak…
Kulturartekotasuna ez da ekintza zehatz eta puntual batzuen bidez lantzen (kulturen eguna, munduko jolasen olinpiada…). Gure lanean, prozesu osoan zehar (programaketak egitean, taldeak osatzean, eguneroko mezuetan…) islatu behar diren balore multzoek osatzen dute, enfoke bat da.


Kulturartekotasuna:

http://guraso.com/guraso-eskola/heziketa/irakasleak/ez-formala/kulturartekotasuna-aisialdian


http://www.aulaintercultural.org/sommaire.php3?lang=eu

Euskal Herriaren etorkinen jatorria



Europa, eta zer esanik ez, Euskal Herria, historikoki inmigranteena baino emigranteen lurrak dira. Ohikoa da Argentina, Uruguay, Mexiko nahiz AEB bezalako estatuetan abizen euskaldunak aurkitzea, zurien kolonializazioa munduko hiri guztietara heldu delarik, baita lekurik ezkutuenetara ere. Migrazio hau arrazoi politikoek bultzatua izan dela ere aipatu beharra dago.


Hau da, Europak (mundu erdia kolonizatu eta gaur egunean herri pobreak esplotatzen dituena) jada ezaguna den “Directiva de la Vergüenza” bezalako neurriak hartzeko lotsagabekeriarekin jokatzeko ausardia du, orokorrean hego eta ekialdeko herrietatik datozen inmigrante askok dagoeneko pairatzen duten bazterketa areagotuz.

nola moztu bideo baten zatiaren tutoriala: itsaso eta izaro




Naiz eta tutoriala egitea kosta izan azkenean, asko ikasi dugu eta gustokoa izan dugu. Hezitzaile bezala gauza asko jakin behar ditugu eta nahiz eta guk irakatsi ere ikasi behar dugu.