Nik Izaro Andres nahiz eta hau nire bloga da. Inmigrazioa hobeto ezagutzea eta kulturak nahastea izan da nire helburua ,espero dut zuen gustokoa izatea eta guztiok zerbait ikasi ahal izatea.



Datos personales

martes, 28 de diciembre de 2010

La Inmaculada ikastetxea, Hernani: Ikasle etorkinak etxekotzen

  • Hik/Hasi aldizkarian, etorkinen eskolaratzearekin erlazionaturiko artikulu interesgarri hau topatu dut eta publikatzea erabaki dut:
Ez dira nolanahiko kopuruak Hernaniko La Inmaculada ikastetxekoak: ikasleen% 30 etorkinak dira, eta 17-19 nazionalitate desberdin nahasten dira. Gizartean desilusio garaia bizitzen ari dira etorkin asko, errealitatea ez baita telebistan agertzen den bezain polita. Arrotza den herrialde batean bizimodua aurrera atera behar dute, eta baita euren seme-alabek ere. Denak eskolan biltzen dira, eta egoera horretan egosten ari denaren lekuko bat da Inmaculada ikastetxea.
Hernaniko monjen ikastetxera etortzen diren etorkin guztiak ez dira irailean hasten; ikasturtean zehar ere hasten dira, etorri ahala. Badakite une horretan nola egin harrera. Hasteko, etorri berriari proba bat egiten zaio maila akademikoa ikusteko, eta horrela, zein taldetan sartuko den eta ikasle horrekin nola lan egingo duten erabakitzen dute. Itzultzailea behar badu, eskatu egiten dute. Ez badu behar, gelara bidaltzen dute eta Integrazio gelako irakaslea arduratzen da. Egun berean gurasoekin solasaldi bat egiten dute dokumentuak eta abar egiteko.

Ikastetxe honetan eramaten duten hezkuntza metodoa inmigranteentzat oso interesgarria iruditzen zait. Etorkinek ez dutelako denborarik galtzen eta gainera ondo ikasten dutelako. Oso interesgarria da %30 etorkinak izatea, horrela, beste umeek, etorkinak askoz gehiago errespetatuko dituzte eta haiekin kultur trukea eta interkulturalitatea egongo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario