Nik Izaro Andres nahiz eta hau nire bloga da. Inmigrazioa hobeto ezagutzea eta kulturak nahastea izan da nire helburua ,espero dut zuen gustokoa izatea eta guztiok zerbait ikasi ahal izatea.



Datos personales

miércoles, 29 de diciembre de 2010

EAEan, ikasle etorkinen matrikulazio tasa % 40 ari da urtero igotzen.

 EAEko ikastetxeetan ez dago haur etorkinei zuzenduriko plan espezifikorik, ez integrazio kulturalari, ez eta linguistikoari dagokionez. Eskolaz kanpo ere, haur etorkinen integrazio linguistikoari begira dauden hezkuntza programak (euskara ikasteari begira, alegia), euskara hainbat urtetan ikasteko dira.
Eskoletako ahalegin diseinua haur etorkinei begira herren dago. Euskararen alorra, esaterako, euskara ikasteko zailtasuna duten haurrentzat baino ez dagoela pentsatua azpimarratzen du. Hau da, euskara sekula ikasi eta entzun ez duten haurrentzat -eta are gutxiago gaztelania ere inoiz ikasi eta entzun ez duten haur etorkinentzat-, ikastetxeetan ez dago ezer prestaturik. Errealitate horrek eragin zuzena du haurraren curriculumeko beste ikasgai guztietan, hizkuntz arazoak direla eta ezin baitituzte beste ikasgaiak jarraitu.
Haur Hezkuntzan matrikulatzen diren haur etorkinek, zeinahi ama hizkuntza izanik ere, euskara ikasteko arazorik ez dute izaten. Baina errealitatea bestelakoa da Lehen Hezkuntzan eta, bereziki, Bigarren Hezkuntzan matrikulatzen diren haur etorkinentzat. Hori dela eta, kasu horietarako, ikastetxeek arreta pertsonalizatuagoa eskaintzen duten errefortzu diseinuak sortu beharko lituzketela uste dute, kontuan izanda ez dela gauza bera haur etorkin horien ama hizkuntza gaztelania izatea -haur iberoamerikarren kasua- edota irakasleek ezagutzen ez duten hizkuntza bat izatea.
Euskal gizarteak beraien kulturak eta ohiturak ezagutzeko egiten dituzten ekitaldi guztiak pertsona orori irekiak daude: euskaldunei, etorkinei zein etorkinekiko interesa erakusten duten guztiei. Aldiz, sarri askotan, euskal kulturari buruzko ekimen eta ikuskizunak etorkinentzat ez daudela zabalik edota prestaturik iruditzen zaie, eta horrek, bereziki beraien haurren integrazio kulturalari begira, oztopo bat suposatzen du.
 Etorkinek Euskadira iritsi arte ez dakite EAEan bi hizkuntza direla ofizialak: euskara eta gaztelania. Uste dute gaztelaniaz baino ez dela hitz egiten herrialde honetan. Bertora heltzen direnean ere inork ez die gai horren inguruan ezer aipatzen. Harremanetan jartzen diren lehen elkarteek errealitate horren berri eman beharrean eta haurrak zein eredutan matrikulatu erabakitzea beraien esku utzi beharrean, seme-alabak A ereduan matrikulatzera bideratzen dituzte, bereziki hirietan. Ostean, jabetzen dira, Euskadin bi hizkuntza direla ofizialak, eta argi dute beraien haurrak herrialde honetan guztiz integratzeko bi hizkuntzok ongi ikastea ezinbestekoa dela. Guraso etorkinek, EAEra heltzen direnean, hemengo errealitate linguistikoaren inguruko informazio eza dutela salatzen dute, horrek, sarriegi, beraien haurren integrazio kultural eta linguistikoan eragin zuzena duelarik.
Etorkinei ez zaie azaltzen, ez bertora heltzean, ez ostean, EAEan euskara jakiteak duen garrantziaz, bai integrazioari begira, bai eta lan munduari begira; hau da, beraien haurrak, B ereduan edota bereziki D ereduan matrikulaturik izateak, gerora begira haur horientzat duen garrantziaz.
 Etorkinek hemengo hezkuntza sistemaz ez dakite ezer, ez bertokoek ere ez etorkinen lurraldeetako hezkuntza sistemez. Bertora heltzen direnean ere, eta beraien haurrak Euskadiko ikastetxeetan matrikulatu, inork ez die ezer azaltzen. Bertoko ikastetxeek ere ez die galdetzen nolakoa izan den ordura arte beraien haurrak matrikulaturik egon diren hezkuntza sistema. Arrazoi hori dela eta, jauzi, eztabaida, arazo, denbora galtze... nabarmenak sortzen dira, hitz eginez gero, laster asko konponduko liratekeenak.
Guraso/haur etorkinen eta ikastetxearen arteko lehen harremanetarako behintzat, hizkuntza arazoak leuntzeko, ikastetxeetan bitartekari lanak egiten ari diren pertsonak egon beharko luketela uste dute. Izan ere, hitz egin eta elkar ulertuz gero, konpondu ahalko liratekeen hainbat arazo sortzen dira bi aldeen artean.

Emen Hik hasiko artikulu osoa ikusi dezakezu:

https://docs.google.com/leaf?id=0B9mUO9mjrluQMjcyZGFiMDUtMGNlOC00NTFmLWE3ZTMtNWQ5OTExYzQ2Mjk1&sort=name&layout=list&num=50

No hay comentarios:

Publicar un comentario