Nik Izaro Andres nahiz eta hau nire bloga da. Inmigrazioa hobeto ezagutzea eta kulturak nahastea izan da nire helburua ,espero dut zuen gustokoa izatea eta guztiok zerbait ikasi ahal izatea.



Datos personales

domingo, 9 de enero de 2011

KULTURARTEKOTASUNA

Gaur egun gure ingurua gero eta kultur anitzagoa da. Etorkinak arrazoi ezberdinengatik datoz Euskal Herrira; behar ekonomikoak eta sozialak, gatazka armatuak, indarkeria.
Beraz, esan dezakegu egungo jendartearen ezaugarri nagusienetako bat heterogeneotasun sozial, kultural eta linguistikoa dela.
kulturartekotasuna eta honen garrantzia aintzat hartuz, zuen pentsaerak, ezagupenak, jarrerak... lantzen dira eremu honetan.Beraz, aniztasun egoeren aurrean izan dezakegun ikuspegi bat da, berdintasunean oinarritua eta aniztasunean aberasgarri bezala ulertzen dena.

Kulturarteko hezkuntzaren helburu nagusia gure haur eta gazteek konpetentzia kultural heldua izatea da, hau da gaitasun eta jokabide egokiak garatzea gizarte kulturanitz eta multilingue batetan egoki molda daitezen. Horretarako, gure haur eta gazteei gaitasun batzuk irakatsi behar dizkiegu beren eguneroko bizitzan pertsona ezberdinekin bizitzeko zailtasunik izan ez dezaten: gatazkak bideratzeko estrategiak, gainerako kulturen eta norberarenaren gainean balorazio eta kritikak egiteko gaitasuna, talde minoritarioen eskubideen aldeko jarrerak…
Kulturartekotasuna ez da ekintza zehatz eta puntual batzuen bidez lantzen (kulturen eguna, munduko jolasen olinpiada…). Gure lanean, prozesu osoan zehar (programaketak egitean, taldeak osatzean, eguneroko mezuetan…) islatu behar diren balore multzoek osatzen dute, enfoke bat da.


Kulturartekotasuna:

http://guraso.com/guraso-eskola/heziketa/irakasleak/ez-formala/kulturartekotasuna-aisialdian


http://www.aulaintercultural.org/sommaire.php3?lang=eu

No hay comentarios:

Publicar un comentario