Nik Izaro Andres nahiz eta hau nire bloga da. Inmigrazioa hobeto ezagutzea eta kulturak nahastea izan da nire helburua ,espero dut zuen gustokoa izatea eta guztiok zerbait ikasi ahal izatea.



Datos personales

lunes, 10 de enero de 2011

Inmigrazio terminoa

Inmigrazio terminoa erabiltzen dugu, beste lurralde batetik biztanleria etorri dela adierazteko. Horregatik kanpotik datorren pertsonari inmigrantea edo etorkina esaten diogu.
  Askotariko arrazoiek bueltzatzen dute jendea bere bizilekua utzi eta beste leku batera joatera.
Horietako arrazoi batzuk hurrengoak dira:
  1-ekonomia-arrazoiak (normalean etorkinak herrialde azpigaratuetatik etortzen dira)
2-politika-arrazoiengatik
3-natura-hondamendiengatik

Gobernuak etorkin-kuotak eta inmigrazio-legeak esartzen dituzte,lege hauen bidez zehazten dute nor geratu ahal den legez herrialdean eta zer baldintzak bete behar ditu herritartasuna lortzeko.
Lege hori betetzea lortzen ez dutenen bizitza oso txarra eta gogorra da, ezin dute lan kontraturik izan, eta legez kampo lan egiten dute.




Abesti hau "chambao" abeslariaren canta da eta inmigranteei buruz hitz egiten du. Batzuk heltzen dira hona baina beste batzuk bidai erdian geratzen dira eta haien ametsak apurtu egiten dira. Nire ustez abesti honek errealitatea oso ondo isladatzen du eta kontzientzia hartzea askorentzat, ekar dezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario