Nik Izaro Andres nahiz eta hau nire bloga da. Inmigrazioa hobeto ezagutzea eta kulturak nahastea izan da nire helburua ,espero dut zuen gustokoa izatea eta guztiok zerbait ikasi ahal izatea.



Datos personales

lunes, 3 de enero de 2011

Kultura aniztasuna

Kultura aniztasunean sinesten dut; kultura desberdintasunek aberastu egiten dute, nire ustez. Dena den, kultura eta ohiturak gauza diferenteak dira, hau da, inmigranteak ohituretara moldatu behar dira. Inork ez du nahi harrera egiten dion gizartean joeraren kontra joan, baina ezin dugu ahaztu ohitura oso diferenteetako herrialdeetatik datozen lagunentzat oso gogorra dela. Bestalde, badira hainbat pertsona, hala hemengoak nola immigranteak, elkarbizitza egokirako arauak errespetatzen ez dituztenak. Immigrante batek legea urratzen duenean, garrantzitsuena arau-haustea gertatu dela bada ere, immigrantearen sorterria aipatzen dute komunikabideek halabeharrezko argibidea bailitzan.
Gizarteratze prozesurako, beharrezkoa da zuzenketaren barruko eta gizartearen eskemen barruko erlazioa. Inmigranteek, gizarteak harrera ona egiten badie, portaera ezin hobea dute, eta elkarbizitzak hobera egiten du, inmigranteek gizarteratzeko ahaleginak egiten dituztelako, harremanatzen eta hizkuntza, lan-ohiturak eta gizarte-ohiturak ikasten.
2000. urtean, Harresiak Apurtuz-ek protokolo bat sinatu zuen 39 komunikabiderekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, eta hamar puntutan oinarrituriko jardute onen eskuliburu bat banatu zuen. Gau horretan bertan, telebista batek artxiboko irudi deigarriak erabili zituen berria zabaltzeko: erregularizazio aldi baten erdian, hainbat lagunek lurrean lo egiten zuten paperak lortzeko ilaran itxaroten zuten bitartean. Aipatu telebistak, ordea, ez zuen esan eskuliburua aurkeztua izan zela. Komunikabideetan lan egiten duten lagunen artean era guztietako sentsibilitateak izan ohi dira eta, batzuetan, errealitateari hobekien doitzen direnak ez datoz bat euren enpresekin; izan ere azken horiei gehien saltzen den albistea baino ez zaie interesatzen. Harresiak Apurtuz-ek indarrean jarraitzen duen aipatu eskuliburua editatu du berriro.

Kultur aniztasunaren bideo bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario