Nik Izaro Andres nahiz eta hau nire bloga da. Inmigrazioa hobeto ezagutzea eta kulturak nahastea izan da nire helburua ,espero dut zuen gustokoa izatea eta guztiok zerbait ikasi ahal izatea.



Datos personales

viernes, 7 de enero de 2011

San Franciskoko eta Lekeitioko inmigrazioa


San Francisko auzoa:                                                                                         Lekeitio:











Azken urteetan, batez ere 80.hamarkadatik aurrera, Euskal Herrian, Europako hainbat tokitan bezala, immigrazioak izugarrizko gorakada izan du. Euskal Herriko historia hurbilean beste immigrazio olatu izan badira ere, egungoak berezitasun argia dauka, aurrekoetan etorkinak estatu espainiarretik etorri ziren, gaur egungo immigrazioa, aldiz, Estatuaren mugetatik harantz hasten da, globalizazio ekonomikoak emigrante ekoizle legez erabakitako herrietatik datoz immigranteak. Guzti horrek hainbat aldagairi eragiten dio, hala nola, migrazio prozesuari, migratzaileen bizipenei, harrera gizarteari buruzko iritziari eta, nola ez, bertako jatorrizko hizkuntzarekin duten harremanari. Egoera berri hori aztertzeko bidean, Euskal Herriko testuinguru guztiz desberdin bi izan ditut adibide bezala. Alde batetik, Bilboko San Frantzisko auzoa eta, bestaldetik, Lekeitio herria. Aurrez aurre jarri ditugu, kostaldeko herri euskalduna (%86 euskalduna eta etorkinak %2) eta Bilboko San Frantzisko auzoa (populazioaren %20 da etorkina, Bilboko kontzentraziorik handiena). Ezaugarri horietaz gain, kontuan izan behar dugu Lekeition hizkuntza bik daukatela nagusitasun nabarmena eta San Frantzisko auzoan, ordea, 100dik gora hizkuntza elkartzen direla, horietako zenbaitek hiztun kopuru handia dutelarik.

Beheko etiketan ikusi dezakezue San Francisco auzoan gertatutako albizte bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario